Saio klinikoak 1

Ikasketarako zailtasun eta hezkuntza beharrei erantzuna emateko asmoz, Munaben saio klinikoak deritzon protokoloaren bitartez gure ikasleen jarraipen zehatz eta eraginkor bat eramaten dugu aurrera.

Gure protokolo hau hala behar duten ikasleentzat banan-banako hobetze planen diseinu eta ezarpenean datza. Bertan Orientabide Psikopedagogikorako Sailak, irakasle taldeak eta tutore pertsonalek hartzen dute parte modu koordinatu batean, eta hiru hilabete bakoitzeko lau alditan biltzen dira: bi Lehen Hezkuntzan eta bi Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan.

Banan-banako hobetze planen diseinu eta ezarpenak izaera malgua du, beharrezkoa duen ikaslearen bilakaera eta ezaugarrietara moldatuz.

 

 

Gure lana ondorengoan oinarritzen da nagusiki:

-Irakasgaietan izandako errendimendua.
-Gure ikasleen hezkuntza beharrak.
-Ikasketarako zailtasunak.