OHITURA ONAK MUNABEN 1

Pasa den astean, azaroak 26, ikastetxeko txikienek ahoko higieneari buruzko ikastaro bat izan zuten ikastetxean bertan.

Horrela, ikasleek ahoko higienea zaintzeko aholku batzuk jaso zituzten:
1- Hortzak noiz garbitu (oheratu aurretik garrantzitsuena).
2- Hortzak nola eskuilatu (hortzetako pasta erabili beti).
3- Urtean behin, gutxienez, dentistarengana joan.

Gainera, umeak bai ikasitakoarekin bai diploma batekin oso pozik joan ziren.