• Español
  • English
  • Euskara

La persona, lo primero.

Contigo hasta la meta.

AA

Batxilergoko lehenengo mailako ikasle batzuk, euskera Munabe ikastetxean sustatzeko helburuarekin, egitasmo bat egin dugu.

 

Lehenik eta behin, Munabeko ikasleei eta irakasleei bideo batzuk grabatu dizkiegu. Beraz, bideoetan euskeraren erabilpenari buruz hitz egiten dute; bai egoerari buruz bai zer egin dezaketen hobetzeko.

Jarraitzeko, Lehen Hezkuntzako ikasleei inkesta bat egin diegu. Galdetutako itemak hurrengoak izan dira: haien iritziz, zein da etxean eta bere inguruan euskarari emandako garrantzia eta erabilera, hizkuntza ikastea haien gustokoa bada eta abar.

Amaitzeko, eskerrak eman nahi dizkizuegu zuen laguntza eskaini duzuen guztioi eta gustatuko litzaiguke jende gehiago berotzea proiektu hau aurrera eraman ahal izateko.