Joan den igandean ohiko erromeria egin genuen: Munabe eta Umedi familiak, elkarrekin antolatu zuten aurreneko aldiz Artziniegan. Arrakasta itzela izan zuen.

Hamabietan, Arteko Gure Amaren elizan izandako elizkizunean egon ginen. Bukatu bezain laster Santutegi inguruan dagoen artearen ondoan jarri ginen eta larri eta haurrek arrosarioa errezatu genuen.

Argazkia egin ondoren, barbakoak adin guztietako familiak elkartu zituen eta ondoren bertan dauden mahaietan banatu ziren.

Denak partekatu eta lagundu zuten bazkari garaian eta baita amaieran ere jasotzeko lan gogorrean. Han ikusi nituen gurasoak txikiei haragia zatitzen, haur bat biberoia hartzen, Chef-arena egiten zutenen irudimena beren ” probatu nire koko eta kalabaza pastela” edo “ze ona atera zaizun enpanada!” “gazta tarta honetatik zati bat nahi duzue?” eta hainbat eta hainbat janari goxo goxo eta substantziarekin. Familia bakoitzak dauka bere pastel, pattar, edo sagar tarta berezia. Aipatu izerditan aritu ziren sukaldariak hanburgesak, txorizoa eta odolkia erretzen. Gero hizketarako unea iritsi zen helduentzat, jolasak umeentzat etab… Oso ondo pasa genuen! Enbata bortitza iritsi arte ez ginen altxatu. Denok mugitu ginen aterpe bila; penaz, planarekin jarraitzeko gogoa geneukan eta. Familiaren batek aterperen batean jarraitu zuen.
Berehala iritsiko da maiatza berriro!