Ikastetxeko Kapilautzak askatasun osoz hala nahi duten ikastetxeko partaide guztiei –guraso, irakasle eta ikasleak- kristau prestakuntza eta arreta espirituala eskaintzeko helburua dauka.

Lan hau egiteko, Kapilautzak ikastetxean ospatzen diren hainbat jarduera antolatzen ditu, hala nahi duten ikasle guztiei arreta eskaintzen die, eta erretiro ikastaroak, aitortzak, hizketaldiak, doktrina batzarrak eta prestakuntza izaerako gainerako jarduerak sustatzen ditu. Gainera, kapilauek bai alderdi pertsonal eta bai alderdi espiritualarekin erlazionatutako beraien bizitza pertsonalaren garapenerako orientabidea eta aholkua eskatzen duten guraso eta irakasle haien argibide-eskaerak atsegin handiz jasotzen dituzte.

Bestalde, Kapilautzan fedearen eskakizun sozialen prestakuntzan laguntzen saiatzen dira, eskuzabaltasuna eta besteengan pentsatzeko ohitura indartuz, eta ikasleei adiskidetasuna bizitzea irakatsiz, zerbitzu egintzetan eta behartsuenei emandako arretan agerian jartzen dena.

 

D. Iñaki Grandado >  igranado@munabe.com

D. Jorge Chapa >  jchapa@munabe.com