Irailaren bata ezkero Munabeko langile guztiak lanean aritu dira datorren ostegunean ohiko ordutegian hasiko den ikasturtea prestatzen. Artikulu honekin argitara atera nahi dugu ezkutuko lan hori, eskolan eguneroko jarduera ahalbidetzen duena.

Dakigun bezala kurtso berriarekin idazkaritza eta harrerako langileak bete behar dituzten koordinazio eta administrazio lanak ugariak dira. Txosten eta ikasleen fitxak eguneratzetik hasi eta aurten Munabera etorriko diren ikasle berrien fitxategiak osatzeraino.

Irakasleei dagokienez, egun hauetan lan orduen zati handi bat formazioan ematen dute. ( Banakako tutoretza, talde lana, adimenaren ohiturak…) Formakuntza erabakigarria gure hezkuntza proiekturako. Halaber ez dugu ahaztu behar programazioak egiteko lanak, materialen antolaketa, eta gelen prestaketa. Lan berezia da irakasle berrien harrera eta formakuntza.

Uztailean mantentze-lanetarako teknikariak ikastetxean egin ziren lanak ikuskatu zituzten (elektrizitate instalazioaren berritzea, sukaldea…) eta honek lan handia eman zien.

Lanak egin ondoren ikastetxeko garbiketa taldeak ahalegina bikoiztu du dena prest egon dadin ikasleak ostegunean iristen direnerako.

Dena prest beste kurtso bat hasteko!