• Español
  • English
  • Euskara

La persona, lo primero.

Contigo hasta la meta.

AA
Select Page

Iazko kurtsoan ikastetxeko 100 ikasle baino gehiago aritu ziren elkarkidetasun jardueretan.

Elkarkidetasun programa hau Ireki elkartearekin batera egin genuen. Honen helburua gazteen elkartasun ekimenak bultzatzea da.

Aurtengo kurtsoan handitzen jarraitu nahi dugu. Ikasleentzako aktibitateaz gain, Munabetik, proiektu orokorra egin nahi dugu guraso, ikasle eta irakasleentzat.
Hau dela eta, ekimen berriak sortuko dira.

Ikasleei dagokienean 5 zentro desberdinekin ari gara lanean astero. Edadetuak eta desgaitasuna duten pertsonei laguntzen diegu.

DBKko 1. maila: Edadetuekin Bilboko Jesusen Bihotza ongintzako erakundean. Jangelan zerbitzatzen laguntzen dugu.

DBHko 2. maila: Bilboko Rafaela Maria zentro okupazionalean. Desgaitasuna duten pertsonekin. Jangelan zerbitzatzen laguntzen dugu.

DBHko 3. maila: Loiuko Gurena egoitza. Ibilalditxo bat egitera lagundu, tailerren bat egin edo belaunaldienarteko solasaldi bat egin.

DBHko 4. maila: Barakaldoko Miranda egoitza: Bazkal ostean egon egoiliarrekin.

Batxilergoa: Aspace egoitzan. Desgaitasunen bat dutenentzat. Ibilaldi bat ematera lagundu edo talde jokoak egin.

Badakigu jarduera hauek oso mesedegarriak direla gure ikasleentzat gizarteko errealitate desberdinak ezagutzen baitituzte, denbora ematen dute besteen alde lana egiten eta gizarte hobea lortzen inplikatzen dira.

Horregatik nahi ditugu murgildu familiak proiektu honetan.