Gure ikasleak, sukaldari 1

4.mailako ikasleek idatzizko lan polit bat egin dute. POI-ko(Pentsamenduan Oinarritutako Irakaskuntza) “Osoa eta atalak” trebezia erabiliz bizkotxoaren errezeta landu dute, eta gero idatzi behar izan dute haiek errezeta bat. Horretarako kontutan izan dituzte errezeta batek izan behar dituen atalak, hala nola izenburua, osagaiak, tresnak, egiteko era eta marrazkia.

D. Txemak eta biok ikusi eta ikasi egin dugu gure ikasleek duten graxia sukaldatzen dutenean. Era honetan euskara modu praktikoan erabili dute. Benetan ariketa interesgarria izan da. 4.mailakoak jo ta ke Euskararekin!