• Español
  • English
  • Euskara

La persona, lo primero.

Contigo hasta la meta.

AA
Select Page

Hilabetea da jada Munabeko ikasleak Irlandatik itzuli zirela.

Handik inoiz ahaztuko ez dituzten esperientzia eta oroitzapenak ekarri zituzten. Askok, datorren urtean esperientzia berriro errepikatzea pentsatzen ari dira. Han pasatutako lau asteak jarduera, klase eta txangoz beteta egon ziren, baina batez ere ikasi zuten beste kultura bateko jendearekin harremanak izaten eta lagunak egiten. Gure ikasleak gainera, nazioarte mailako Rockbrook ziurtagiria ekarri zuten Irlandatik.

Irlandako egonaldiari buruz galdera batzuk egiteko aprobetxatu dugu Aitzol Gomez eta German Cosillas ikasleei, Irlandako egonaldia “errepikatu” dutenetakoak. Eta hau erantzun digute:

Zer gustatu zaizu gehien Irlandako bidaiatik?

AITZOL: Gehien gustatu zitzaidana familia izan zen. Oso jatorrak ziren eta oso ondo tratatu ninduten.
GERMAN: Gehiena gustatzen zaidana, zalantzarik gabe, gastronomia da. Inoiz dastatu dudan janaririk hoberena da. Patatak eta gurina erabiltzeko era ikusgarria da.
Zer desberdintasun daude ikastetxeen artean?

AITZOL: Eskoletan etxeko lan gutxiago agintzen dituzte, gela barruan jaten da eta ez dago ia azterketarik.
GERMAN: Han irakasle bakarra daukate gela bakoitzarentzat, eta honek erakusten die irakasgai guztiak. Gainera, atsedenaldietan futbolean jokatzen dute baina batzuetan baloia eskuarekin hartzen dute gaeliko futbolean ari direla esanez, berezia da.

Zer bota duzu faltan?

AITZOL: Hemen jokatzen dudan bezala jokatu futbolean.
Errepikatuko zenuke? Zergatik?
AITZOL: Bai. Ingelera asko ikasten duzu eta heltzen laguntzen dizu.
GERMAN: Ni, benetan, berriro ere joango nintzateke. Harremana oso ona da. Jendea oso jatorra eta lagunartekoa da.

Zergatik gustatzen zaizu Irlandara joate Munaberekin?

AITZOL: Bakarrik joanda baino konfidantza handiagoa ematen dizu eta larunbatetan lagunekin egoten zara.
GERMAN: Larunbatero egitasmo desberdina antolatzen genuelako, Espainiako ikastetxeak antolatua. Tutorea daukagu, On Jose, astean bitan etortzen zena guregana. Gainera Munabek tratu eta arreta ona eskaintzen dituen familiak aukeratzen ditu.