Abenduaren 3an, urtero moduan, Munaben Euskararen nazioarteko  eguna ospatu genuen. Aste  osoan zehar egun horretarako ekintzak eta antolamendua prestatzen eta eskola girotzen ibili ginen eta primerako eguna pasatu genuen.

Goizeko lehenengo orduetan eskolako txikiak(1.-2. eta 3. mailakoak) herri kiroletan aritu ziren eta nagusiak(4.-5. eta 6.mailakoak) EUSKARAPETOA prestatzen gelan. Herrik kirolak aprobetxatu genituen egun honetan ospatzen den DESGAITASUNA DUTEN PERTSONEN NAZIOARTEKO EGUNA kontutan hartzeko eta begiak itxita, hanka motzean…egin genituen ariketa desberdinak umeak kontzientziatzeko.

Hamaiketakoa hartu aurretik DON JAVIER PEÑA-ri omenaldi txiki bat egin genion eta horretarako HELDU DA GARAIA abestia kantatu genuen denok elkarrekin, Victor Nathi ikasleak euskal dantzak dantzatu zituen eta 4.mailako ikasleek ESKU DANTZA egin zuten. Benetan hunkigarria izan zen.

Horren ostean TXOKOLATADA izan genuen eta ondoren goizeko ekintza berdinak baina taldeak aldatuta, hots,txikiak petoak egiten eta nagusiak herri kiroletan.

Guzti hau , nola ez, EUSKARAZ BIZI NAHI DUT leloa buruan izanda.

MUNABEN ERE EUSKARAZ BIZI NAHI DUGU