EUSKAL IDAZLE MUNABE IKASTETXEAN 1

{gallery}noticias/alumnos/EUSKAL-IDAZLE{/gallery}

 

Aurreko astean zehar, gabonetan irakurritako liburuen idazleak etorri ziren eskolara umeekin egotera.

Astelehenean, Maribel Aiertza bisita egin zigun. 4. mailako ikasleekin
egon zen eta oso aberasgarria izan ziren bere hitzak, bere liburuak erakutsi zizkigun eta umeak animatu zituen irakurtzera.

Asteartean, Iñaki Zubeldiaren txanda izan zen. 5. mailako ikasleekin egon zen Euskaldun bat Marten liburua irakurri baitzuten.

Asteazkenean, Antton Kazabon eta urtero bezala harrituta utzi gintuen egin zigun guztiarekin: eskuzko pilota bat, asmakizunak eta mihi trabaketak.

Ostegunean, Miren Larrea ipuinak kontatzera etorri zen 1. eta 2. mailako ikasleei.

Ostiralean, Iñaki Friera Trianoko gau gorriaz hitz egitera etorri zen eta berarekin itxi genuen aste polit hau.

Eskerrik asko danoi.