Munabe ikastetxeak eta Ireki elkarteak elkarrekin aritzeko elkarkidetasun ekintzetan akordioa dauka.

“Ireki Elkartasunaren Aldeko Gazteak” elkarteak – elkarkidetasunaren aldeko gazteak –  gazteen elkartea da, gizarte lanak eta elkarkidetasuna lantzeko, irabazi-asmorik gabekoa eta gizarteari laguntzeko eratua.

Ikastetxeko hamaseiren bat ikasle joaten dira astero Ireki elkarteak antolatutako jardueretara. Hona hemen:

  1. oARTXANDAKO JESUSEN BIHOTZA ONGINTZAKO INSTITUTUA
    1. vNori zuzendua:DBHko 1. mailakoei (12 urte). Astean behin.
    2. vNorekin egin lana: 20 edadetu.
    3. vEginbeharra: Egoiliarretako bati jana eta laguntza eman otorduan.
    4. vOrdutegia: Ordubatetik ordubiak laurden gutxietara.
    5. vEgutegia: Astearteetan.
    6. vLaguntzaile kopurua: Egunero talde bat: 4 ikasle + laguntzailea.
    7. oZORROZA (Rafaela Maria zentroko jangela)
      1. vNori zuzendua: DBHko 2. mailakoei (13 urte). Astean behin.
      2. vNorekin egin lana: 70ren bat pertsona elbarritasun desberdinekin (Down sindromedunak, itsuak…)
      3. vEginbeharra: Bazkaria zerbitzatzen lagundu, haragia txikitu, platerak jaso,sukaldera eraman… Hau guztia irrifarrez eta bertara hurbildu direnekin hitzeginez.
      4. vOrdutegia: Ordubatetik ordubiak laurden gutxietara.
      5. vEgutegia: Asteazkenetan.
      6. vLaguntzaile kopurua: 3 ikasle + laguntzailea.
      7. oLOIUKO GURENA EGOITZA ( zaharren egoitza)
        1. vNori zuzendua: DBHko 3. mailakoei (15 urte)
        2. vNorekin egin lana: 40 edadetu.
        3. vEginbeharra: Paseatzera lagundu, hitz egin.
        4. vOrdutegia: Hamaiketatik hamabietara.
        5. vEgutegia: Astearteetan.
        6. vLaguntzaile kopurua: 3 ikasle + laguntzailea.
        7. oMIRAND EGOITZA (zaharren egoitza)
          1. vNori zuzendua: DBHko 4. mailakoei (15 urte)
          2. vNorekin egin lana: 220 edadetu.
          3. vEginbeharra: Jangelara joan ezin dutenei jaten eman. Gelan lagundu.
          4. vOrdutegia: Ordubatetik ordubietara.
          5. vEgutegia: Ostegunetan.
          6. vLaguntzaile kopurua: 4 + laguntzailea.
          7. oMUNGIAKO ASPACE ( garun paralisia duten pertsonen egoitza)
            1. vNori zuzendua: Batxilergoko 1. eta 2. mailakoei (16-17 urte)
            2. vNorekin egin lana: Garun paralisia duten 30 pertsona.
            3. vEginbeharra: Zentroko tailerren batean lagundu. Kalera lagundu paseatzera.
            4. vOrdutegia: Hamaiketatik hamabietara.
            5. v Egutegia: Ostiraletan.
            6. vLaguntzaile kopurua: 2 + laguntzailea.

Elkarkidetasun proiektuaren helburua ikasleengan gizarte ardura handiagoa sortzea da. Elkarkidetasun ekintza puntualak egitea ez da helburua, lortu nahi dena elkartasun handiagoa izatea, daukatenarekin esker onekoak izatea eta partekatzeko beharra ikustea da, beren dirua eta denbora ematea. Azken finean beren buruak besteei ematea.

Ekintza hauekin ikasleek onura anitz jasotzen dituzte.

  1. vDaukatena baloratzen ikasten dute.
  2. vBesteen beharrekin sentikor bihurtzen dira.
  3. vBeren denbora beste batzuei ematen ikasten dute.
  4. vGizarte hobea egin dezaketela erakusten die.

Irekirekin antolatzen diren ekintza hauetaz gain, beste batzuk antolatzen dira. Elikagai bankuaren kanpaina, tapoien bilketa, Igurko-Unbe egoitzara egiten diren bisitak eta Munabeko kross solidarioa. Hauetan ere parte hartzen dute gure ikasleek.