• Español
  • English
  • Euskara

La persona, lo primero.

Contigo hasta la meta.

AA
Select Page

Joan den urriaren 1ean, COAS Bizkaiko Infantileko ikasle guztiak gonbidatuta zeuden Minimotorren eta minifutbitoaren jarduerak izan genituen Munaben.

Saioa ezarritako orduan hasi zen -11.30etan-, haurrek bi aukeretan izena ematen zuten bitartean: batzuek Minimotorretan (2 urte), besteak, askoz gehiago, Minifutbitoan (3,4 eta 5 urte).

Guztiek oso zintzo itxaron zuten –izen ematearen eta oparitako kamiseta janztearen ondoren- entrenatzaileen deia jaso arte. Minimotorretakoek, bakoitza bere kaskoaz eta motorrean eserita, arreta guztiz egon ziren; Minifutbitokoek, futbol zelaian eserita, lehiaketatxoko eta entrenamenduko arauak entzunez.

Haurrek egiazko profesionalak ematen zuten handik gutxira. Nabari da ikastetxeetan asko eta ongi jolasten dutela jolas-orduan.

Amaieran guztiek jaso zuten saria: garaikurra eta indarberritzeko askaria. Garaikurrak Munabeko zuzendari Eloy Olabarrik eman zituen.