Agenda 21eko jardueren barnean, ikastetxeak Ibaialderen inguruko aurkezpena jarri du Lehen Hezkuntzako korridorean. Bertan, panel desberdinen bidez urak gure bizitzan duen garrantzia berezia ikus daiteke.
Ikasleek panelak ikustean uraren erabilera egokiaz hausnartu dute, izan ere, baliabide nahitaezkoa eta mugatua da.

Ikasleek honakoa ikasi dute:

Bi isurialdeetako (kantaurikoa eta mediterraneokoa) ibaiak deskribatzen dira. Gainera, bi isurialdeetako emariaren konparaketa egiten da adibideak emanez. Bestalde, EAEko klimaren mapak, tenperaturarenak eta eurienak ere erakusten dira. Ibaia hiru zatitan banatzen da: goiko ibilgua, erdikoa eta behekoa. Orokorrean, beren maldagatik eta bizi diren animaliengatik desberdintzen dira.
Antzinako garaietatik ibaiek hainbat helburu izan dituzte: energia sortzea, merkaturatze bideak, bainuetxe gisa… Gainera, ibaien inguruan mito asko sortu dira. Honek guztiak gure kultura ondarea osatzen du.

Ibaiak nekazaritzarako, industriarako, biztanleriarentzako ur hornidura modura etab. horretarako, ingurua aldatuz.
Ura nola kontsumitzen dugun erakusten da, herrialdearen arabera, gehiago edo gutxiago xahutzen da. Bestalde, etxean ura zertarako erabiltzen dugun ere erakusten da.
Gizakiok ibai eta erriberetan eragiten ditugun kalteak erakusten dira: ur zikinak botatzen ditugu espezie kaltegarriak sartzen ditugu, ibarrak aldatzen ditugu,… Jarduera hauek izan ditzaketen ondorioetan pentsatu gabe egiten dugu.