Barnetegi - egun osoa 1

Goizean:

Gure lehenengo gaua igaro dugu barnetegian, eta momentuz ondo doa guztia. Goizean, gosaldu eta gero, Axpuru herrira joan gara, bertan asmakizunetan aritu gara, eta ateri egon denean tribuen jolasa egin dugu, tribu bakoitzak bere dantza eta oihua zeukan. Aurpegiak ere tribuaren koloreekin margoztu dizkigute… Goiz ederra igaro duguna Axpurun! 

 

Arratsaldean:

Bazkaldu eta gero tailerretan aritzeko unea heldu zaigu. Taldea erdibitu eta batzuk jolasak egiten zituzten bitartean, besteok, etxetik eramandako plastikozko ur botilak erabiliz,  egon gara urestatze metodo automatiko bat ikertzen, sortzen eta frogatzen. Gure uhaza hazten denean etxean dastatzeko aukera izango dugu!!!

 

Iluntzean:

Txema eta Ruben gara, zuen umeekin Barriara etorri garen irakasleak.
Gaur arratsaldean monitoreekin (Naiara, Asier, Dani eta Cristina) azken saioa izan dugu eta benetan ez daukagu hitzik ikusi eta sentitu duguna adierazteko. HI HAIZ HI emanaldia izan dugu (TU SI QUE VALES) eta talde desberdinek beraien funtzioak aste guztian zehar prestatu eta gero,  besteen aurrean aurkeztu dituzte epai mahai eta guzti.
 
Honetaz gain , azken agurra eman diegu gure monitoreei eta aprobetxatu nahi dugu gu biok eskerrak emateko gurasoei, gure ikastetxeari, monitoreei eta batez ere gure umeei.
Benetan bizipen ahaztezin eta berasgarria izan da guztiontzat.