Otsaileko bigarren astean zehar, LH 6, DBH 1, 2 eta 3 mailetako ikasleek ikus-entzunezko komunikabideen inguruko hitzaldiak izan dituzte ATELEUSen (Asociación de Consumidores y Usuarios de Medios Audiovisuales e Internet de Euskadi) eskutik. Urteak daramatzagu Elkarte honen bidez, gurasoak, irakasleak eta ikasleak trebatzen.

Beste aldi batzuetan bezala, (azaroan Ertzaintza edo urtarrilean Pertsona eta Garapen Fundazioa) gurasoekin hitz egin zen, egoera hau etxean haurrekin gai hau landu zezaten gomendatzeko.

– LH-ko 6. Mailako ikasleek “Interneten Pantaila desberdinen erabilera” deituriko hitzaldia izan zuten. Identitate digitala zentzuz eta arduraz kudeatzeko gomendioak eman zitzaizkien; pribatutasunaren eta intimitatearen arteko diferentziaz hitz egin zitzaien; eta argazkiak edo bideoak publikatzearen ondorioez.
– DBH 1eko ikasleek “Internet” deituriko saioa izan zuten. Sareak dituen arrisku eta aukerez hitz egin zitzaien; eta koherentziaz: zergatik den ona bizitza errealean egingo ez litzatekeena Interneten ere ez egitea.
– DBH 2ko ikasleek “Bideojokoak” deituriko saioa izan zuten. Denboraren kontrolaz hitz egin zitzaien; zeintzuk diren menpekotasunaren sintomak; eta momentuko bideojokoak aipatu zitzaizkien.
– DBH 3ko ikasleek “Sare sozialak” deituriko saioa izan zuten. Sare sozialen aukeren eta arriskuen inguruan hitz egin zitzaien; nola hauteman arrisku edo ziber-eraso egoerak; edo nola kudeatu perfilak pribatutasunez.