Munaben Informazio eta Komunikazio Teknologiek (IKT) – multimedia baliabideak, Internet, etab.- eskaintzen dituzten aukera handiak gure ikasleak digitalki alfabetatzeko bakarrik ez, baizik eta ikasketa prozesuak errazteko tresna eraginkor bezala erabiltzen saiatzen gara.

IKTak informatu, ikasi eta komunikatzeko oinarrizko elementua dira. Izan ere, hauen garapen oso bizkorrak gizarteko esparru guztietan eragina du, eta hezkuntzaren arloa ez da salbuespen bat.

Informatika gelak

Curriculumeko irakasgai ezberdinetan baliabide informatikoekin lan egiteko erabiltzen diren informatika gelak ditugu. Geletan banaka lan egin ahal izateko nahikoa ordenagailu daude.

Era berean, gelan gure ikasleen ikasketa eta motibazioa errazteko arbel digitalak ditugu.

Familiekin komunikazioa

Familiekin komunikazioa eta kudeaketa errazten duten online zerbitzu multzo bat diseinatu ditugu:

•E-mail bidezko bidalketak: Posta elektroniko bidezko informazioa bidalketa zerbitzu eroso bat daukagu.

•Heziketa blog-ak: ikastetxeak hezkuntza Berrikuntza, ikasketa goiztiarra, “Sontushijos” eta Sail didaktikoek antolatzen dituzten jarduerei buruzko informazio interesgarria ematen duten Blog desberdinak familien eskura uzten dituzte.

www.sontushijos.com web orrialdean COASeko ikastetxeko irakasleek eta gainerako profesionalek haurren heziketarako oso erabilgarriak diren artikuluak argitaratzen dituzte.

Irakasle eta ikasleek irakaskuntza sare bat sortu dezaten helburuaz “MOODLE” online gunea ezartzen ari gara.